jueves, 2 de mayo de 2013

Dantza taldeak


Dantza taldeak





Irunen, ezagunenak diren bi dantza taldeak Kemen eta Eraiki dira:
Kemen Dantza Taldea 1973 urtean sortzen da, Irun-Hondarribiako Txingudi Ikastolako gurasoen ekimenez. Urte batzuk beranduago, taldea bitan erdibitzen da. Batetik Ikastolako taldea, Adaxka Dantza Taldea (dantzarien harrobia) eta Kemen, helduen taldea (boteretsuena).




Bi talde hauek, formalki bananduta egon arren, dantza proiektu amankomuna garatzen dute. Ikastolako Adaxka taldea, 200 neska-mutikoz osatuta, proiektuaren etorkizuna da.

Nahiz eta Lapurdiko inauterietan parte hartu, Kemenek Gipuzkoako dantza gehienak, bere errepertorioan dauzka:

-Brokel dantzak
-Ezpata dantzak
-Doinu zaharrak
-Txantxoak
-Zumarragako ezpata dantza
-Oñatiko korpuseko dantza
-Adunako Azeria
-Legazpiko ezpata dantza
-Sorgin dantza
-Lizartzako dantzak
-Soka dantzak
-Berastegiko dantzak




Eraiki Dantza taldea 1978.an sortu zuten Behobia auzoko gazte batzuek. Handik aurrera, taldeak lan handia eraman du Euskal Herriko folklorea bizirik mantentzeko. Izan ere, Euskal Herriko dantza talde garrantzitsuen artean koka dezakegu.

Gaur egun, taldean 120 kide daude 5 urtetik gorakoak. Zazpi Probintzietako dantzak ematen dituzte (Zuberokoak, Lapurdikoak, Nafarrokoak, Behe Nafarrokoak, Gipuzkoakoak, Arabatarrak eta Bizkaikoak) , arbasoek utzitako oroitzapena mantentzen saiatuz, dantza, musika eta jantzien aldetik.

1996an, Eraiki dantza taldeko partaideek Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia antolatzearen beharra ikusi zuten. Dantzariak saritzea eta ikasturtean zehar egindako lana zabaltzearen helburuarekin, taldeko dantzari gazteak munduko kultura ezberdinak ezagutzeko eta errespetatzeko aukera ukan dezaten.

Uztailaren 20etik 25era burutu egiten da Eraiki Dantza Taldeak antolatzen duen aipatutako gazteen folklore jaialdia. Irun, Zarautz, Lesaka, Etxalar, Zumaia, Berako… gazteak parte hartzen dute normalean. Horrez gain, Serbia, Sri Lanka, Mazedonia, Portugal Georgia, Errusia, eta Espainiako hainbat taldek parte hartzen dute normalean, baina urteen arabera oso aldakorrak dira parte hartzen duten taldeen herrialdea.
Hona hemen Bidasoaldeko X. Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdian parte hartu zuten dantza taldeen zerrenda:

-          Abrasevic (Serbia)
-          Sama Ballet (Sri Lanka)
-          Mindia (Georgia)
-          Chkolneye Gody (Errusia)
-          Es Broll (Ibiza)
-          Eraiki (Irun)


Artzainak eta inudeak Euskal Herriko zenbait herritan (batez ere Donostian), inauterien zikloko jaietako bateko pertsonaiak dira. Inude eta artzainen eguna, Irunen, Kaldereroen jaiaren hurrengo igandean ospatzen da, hau da, Otsailan: konpartsa batek kaleetan zehar desfilea egitean datza jaia. Garai batean menditik jaisten ziren artzainek eta hiriko inudeek elkarren artean neskatan edo mutiletan nola egiten zuten irudikatzen zuen ospakizun horrek. Azken finean, XIX. urteko Donostiar gizartearen parodia bat besterik ez da.





No hay comentarios:

Publicar un comentario