-San
Juan egunean
30m-ko
zuhaitz baten eskalaketa: Urtero, udaletxeko plazan 30 m-ko altuera duen
zuhaitz bat kokatzen da, honen puntan dirua duten bi poltsa kokatuz. Honen
eskalaketa zailzeko, olioz estaltzen da enbor gehiena, modu honetan
eskalatzeraen saiakera guztiak ezertarako balioz. Azken finean, diru poltsak
lortzeak ez dio soilik irabazleari sari ekonomikoa ematen, baizik eta, Irundar
guztion errekonoziomendua, bere ausardiarengatik. Lehen, gizonezkoek egin
beharreko jardueratzat hartuta zegoen, nahiz eta gaur egun, emakume askok dirua
lortzearen gertu geratu diren.
Egindako
suteen jauziak: Urtean behin, hau da, San Juan egunean, Irun guztian zehar sute
kontrolatuak egiten dira, bai lagunekin, bai familiekin… Baina nagusitasuna
hartzen duten plazak, San Juan enparantza eta Urdanibiakoak dira. Lehengoan,
Irungo alkateak antortxa baten bitartez Irundarron guztion aurrean sutea
pizteko pribilegioa dauka. Sua hil zorian dagoela, heziak kentzen dituzte
umetxoek bere ausardia demostratu dezaten. Urdanibia enparantzan berriz,
helduagoak diren pertsonak aritzen dira saltoka, bere purifikazioa bilatzeko
asmoz. Tradizio hau, oso antzinatik dator eta eguzkiari indar gehiago emateko
asmoz egina dago beste alde batetik.
-Udan:
Behobia auzoan (Bidasoa ibaia)
Ahateen harrapaketa: Bidasoa ibaian, Behobiako lagunen elkarteak
txalupa baten gainean, hainbat ahate jaurtitzen dituzte ibaiara, bertan, adin
guztietako eta bi sexuetako parte hartzaile askok hauen harrapaketan aritzen
dira. Behin, ahate bat modu legal batean harrapatzekotan, sari bezala etxera
eramateko eskubide osoa duzu, gehienetan elikagai bezala erabiliz.
“Cucaña”: Bidasoa ibaiaren
gainean, xaboiez betetako 5-6 metroko enbor bat jartzen da, eta urarekin
nahastu egiten da horaindik irrristagarriagoa suertatzeko. Parte hartzaileak,
zutik, enborraren amaieran dagoen ikurrintxo bat hartu behar dute eta
lortzekotan sari sinboliko bat lortzen dute, garrantzitsuena horrek duen
zailtasunagatik lortzeak ematen duen ospea izanik. Izan ere, bertan ematen
diren saiakera gehienak ez dute lortzen beren helburuak. Eta ibaiara erori ez
gero berriz saiatzeko aukera daukazu. Orain aipatutako modalitatea, helduentzat
zen gehienbat, baina arrastaka joatea baimentzen zuen beste jokamolde ematen
zen, non umeak parte hartzeko eskubidea zuten, modu honetan arriskuak
murristuz.
-Ekainaren
29an
Emakume antortxadunak:
1522ko urtean, Irun Juan Pérez
de Azcue (Hondarribitarra) eta Miguel de Ambulodi (Oiartzundarra, baina Irungo
bizilaguna) kapitainen agintearen azpian zegoen, irunen 400 soldadu inguruko
ejerzitua kontrolatzen zuten, eta gazteluak atakatua izateko arriskua ikusi
zutenean, Dopmsotiarako bidea hartzen dute Beltran de la Cueva Kapitain
Jeneralari abisatzeko. Honek, Domostiarako ddefentsan aritzeko 2000 soldadu
inguru zituen bere kargu. Hasiera batean ez die laguntza eskaintzen
Bidasoaldeko bi agintarei, baina tropa Franko-Nafarroen kontra gizon kopuru
horiekin ez dutela ezer lortuko ikusterakoan, Irunerantz abiatzen da infantería
gehiengoarekin eta zalditeriako 150 unitateekin. Azken btean, Azcue eta
Ambulodi kapitainmek etsaiari aurre egiteko 1500 unitateko ejerzitoa batzea
lortzen dute.
Gauaz
iritsi ziren Saroya de Aguinagako haranerainoko isilunean, baserriko jaun
jakintsu batek aholkatzen du kaskoak isil zezatela eta zaldien mihiak lot
zitzaten hauek ezin zezatela irrintzi egin eta ez zezaten armada inbaditzailea
konturatzea ahalbidetzea. Aldi berean, Pedro de Hirizar errenteriako elizgizona
400 zurezko aizkorak zituen. 400 emakume eta haur bildu zituen eta gauean,
piztutako 400 zur-aizkorez Bide Errealetik aurrera egin zuten, Iruneranzko
noranzkoan, Errenteritik-Oiartzuntik zetozela. Honek, franko-nafarrak erasoa
Irunen alde horrengatik etorriko zela pentsatzea eragin zuen. Baina bitartean
soldadu lokalekin, Azcue eta Ambulodi kapitainek, frantziarrei erasotzen diete
mendiko beste aurpegiatik, haiek ustekabeko aurkituz. Plan honekin armada
inbaditzaileak ihesa hasi zuen inolako enfrentamendurik gabe.
1937a,
antortxeren Prozesioa hau ospatzen den lehen urtea da, irailaren 4ean hain
zuzen ere. Fede hunkigarriko manifestazioa izan zen. Parrokiako tenplutik
gaueko 9 etan irten zen prozesio hura, Junkal elizaren inguruetan emanez.
Milaka fidel kandelekin piztuta lagundu zuten urte horietan hondamenetako
kaleetatik joanez; Fermín Calbeton, Pº de Colón, Espainia, San Juan Plaza eta
Elizako kalea. Ekitaldi benetan ikaragarria izan zela esaten da.
1998tik
aurrera, Irundarra den Pagoki Gazte Elkarteak berreskuratu zuen gertaera
historiko hau, garai horretako emakume-ume Irundarrek izan zuten rola
gogorarazteko nahiarekin, hauen eginkizun garrantzitsua gabe seguraski tropa
franko-nafarren aurkako emaitza ezberdina izango zelako. Gaur egun, ekitaldi
hau borondatezkoa da, beraz parte hartzea guztiz librea da.
Urtero,
ekainaren 29ko gau horretan, garai hartara gogoratzen dituzten jantziez eta
bere zuzietako argi bakarraz apaindutako doazte Bide Errealeko kaleetatik.
Gaur
egun egiten den bideari dagokionez, irteera Artaleku kaletik ematen da 22.00
orduetan, Iturrino anai-arrebaren altuera berean. Ondoren, klae nagusitik
jaisten dira, Plaza San Juan bidean (Udaletxea), hortik San Martzial kalera
bideratzen dira, Sargia, Larretxipi, Urdanibia, Santa Elena eta Ermitako kaleak
igaroz. Kale hauen puntu batzuetan, antortxeren isiltasuna txalapartaren soinuarekin
inbaditzen duten talde prestatuak daude, prozesioari indar gehiagio emateko
asmoz.
Urtero,
gertakizun historiko honetan eman ziren 400 pertsonak soberan gainditu egiten
dira, izan ere, emakumeak eta umeak festaren parte sentitzeko gertakizun ezinhobea
da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario