Atletismoaren jatorria
bidasoaldean
Irunek izan zuen gorakada izugarria
30- hamarkadan kirol atletikoaz hitz egiten ari garenean. Garai hortan ongi
deitutako “Stadium Gal” batean praktikatzen zen, non 400 metroko cenizazko
pista ofizial bat eraiki zen. Dena den, gorakada hau bat-batean itzali zen,
izan ere, Real Unioneko presidente ohi baten idei baten ondorioz, cenizazko
pista aldatu egin zuten eta zementuzko bat ipini zuten, belodromo bat izango
zena.
50. hamarkada inguruan, hainbat
talde, Atletico Irun kluba kasu, saiatu egin ziren atletismoaren egoera
aldatzen baina inork ez zuen arrakastarik izan, izan ere, pista egoki baten
faltan ezin delako kirol hau ondo praktikatu.
1969.urtean, argia berpiztu zen
eta Club Atletico Telesport taldea sortzen da. Talde honen helburua honakoa
izango da: atletismoa ondo ezagutaraztea eta jendea animatzea kirol polit hau
praktikatzera.
Klubak maila oso garrantzitsu bat
zuen Gipuzkoan nahiz eta ez eduki inongo instalazio egokirik. Hauek izan ziren
modalitateak non irundar taldea nagusitu egin zen besteen gainetik:
fondo-erdia, fondoa eta kross-a, hauetan garaipen garrantzitsuak lortu ziren.
Dena den, honek ere ez zuen
amaiera zoriontsua izan, klubaren barruan iritzi ezberdinak sortu ziren eta
azkenik zatitzen bukatu zuten. Kluba utzi zutenak talde berri bat sortu zuten,
bere izena, Union Deportiva Uranzu izan zen eta gutxi gorabehera 1980 urtean
sortu zen.
1984. urtean , berriro, zatitzea
gertatzen da klub honetan eta beste klub ezberdin bat sortzen da: Uranzu
Atletico izenekoa eta hauek Union Deportiva Uranzu klubaren ordez lehiatuko
dute.
Azkenik, zorionez, 1987. urtean
indarrak batzearen beharra antzematen da eta Bidasoaldean dauden bi klubak
batuko dira eta izen berri baten pean lehiatuko dute, gaur egun Irunen dugun
klub bakarraren izena: Bidasoa Atletico Taldea (BAT).
No hay comentarios:
Publicar un comentario