miércoles, 8 de mayo de 2013


Euskal pilota



Irun betidanik pelotarekiko zaletasun handia izan du, baina urteak pasa ahala zaletasun ori galtzen joan da eta hirian ez dauka leheno izan zuen garrantzi berdina. Hasieran Irunen laxoa jokora asko jokatzen zen Bidasoa aldean, afizio edo zaletasun handia baizegoen eta zaletasun hau ikusi daiteke 1843 urtean Irungo urdanibia plazan jokatu zen partida batean. Denen esanetan edo idazkiek frofatzen duten bezala, partidu hura pilotaren historian inoiz jokatu den partidurik famatuena da, 12.000 pertsona elkartu ziren urdanibia plazan 1843 urteko abuztuaren 9an. Partidu hau gipuzkoarren eta euskal-frantsesen artean jokatu zen, non euskal-frantsesak garaileak atera ziren. Partidan edozein motako apustuak ikusi ziran, esaterako, idiak, ardiak, baserriak, negozioak… jokatuz.



Geroago, laxoa jokoa iparralde eta baztan aldean garrantzi gehiago hartu zuen eta Irungo jendea esku pilotari garrantzi gehiago eman zion, 1909an Irunen euskal jai frontoia irekia eraiki zen eta egunero jendez gainezka zegoen pilotan jokatzeko. beranduago 1935ean Urazun pilotalekua eraiki zen eta hemendik pelotari batzuk atera ziren eta maila altuko hainbat partidu ikusi zitezkeen. Euskal jai frontoia jende guztia jokatzeko erabiltzen zen eta uranzuko pilotalekua aldiz jende onak entrenatzeko, pilota partidu onak antolatzeko… geroago eskubaloiko Bidasoa taldeak instalazio honetan jokatzen hasi zen, eta oso leku miresgarri eta kuttuna bihurtu zen Irungo hiritarrentzat.

Nahiz eta Irunen, laxoa nahiko famatua izatera iritxi zen eta esku pilota ere bai, Irungo hiria euskal pilotan nabarmentzen da trinketeko jokamoldeegatik, Irunek fama asko dauka trinketeko munduan, estatu mailan trinquete instalazio gehienak izan dituena da eta bertako instalazioetatik jende oso onak atera dira, olimpikoak, munduko txalpeketara joandakoak, europako txapelketak, estatu mailako txapeldunak… hasieran larruzko paletak zale asko erakartzen zituen eta larruzko paletara asko jokatzen zen trinketean, eskuz ere jokatzen zen baina oso gutxi, eta Irungo jendeak fama asko hartu zuen trinketeko paleta goma jokamoldean, Irun estatu mailan paleta gomako jokamoldean espainiako selekzioari jende gehien aportatu diona da eta emen ikus daiteke Irunek izan duen garrantzia eta oraindik daukan garrantzia jokamolde honetan.



 Irunek historikoki elkarte famatu bat dauka pilota munduarekin lotzen dena eta hau Kurpil kirolak da 1944 urtean sortutakoa, nahiz eta hasieran eskuzko jokamoldeak bultzatu, paletako jokamoldean fama gehien izan du, orain dela gutxi, 1995ean beste elkarte bat sortu zen, ramuntxo trinkete elkartea, eta ezkeroztik bi elkarteen arteko lehia oso polita eta interesgarria da. Bi elkarte hauek oso famatuak dira trinketeko munduan, eta bertan espainia mailako jokalaririk hoberenak elkartzen dira. (mundialistak, olimpiadak jokatutakoak, espainiako txapeldunak…).

No hay comentarios:

Publicar un comentario