miércoles, 8 de mayo de 2013

Helduen tradiziozko jokoak


Helduen tradiziozko jokoak

Gaur egun ez bezala, helduek herriko plazan joko tradizionalen txapelketak antolatzen zituzten. Izan ere, aisialdiak eta jokoak lotura handia zuten, , garrantzi handia ematen ziotelako ondo pasatzeari, baina beti ere apustuak egiteko ohitura zeukaten.



Joko hauek ez ziren soilik enparantzetan antolatzen, izan ere, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran hainbat lekutan jarduera hauek praktikatzeko ohitura zegoen: tabernetan, sagardotegietan eta eliza inguruetan hain zuzen ere. Bertan,lagunen arteko desafioak eta apostuak sortzen ziren. Irungo sagardotegian, toka desafioak emateko ohitura handia zegoen, Ibarla auzoko kaserioetan ematen zirenak ahaztu gabe. Desafio horiek, euskaldunok dugun izaerarengatik oso gogorrak izaten ziren.Gaur egun, Ola sagardotegian urtean behin adin ezberdinetarako toka txapelketa bat antolatzen da.  Dena den, jokoaren filosofia edo helburua irabaztea da, baina, betiere denbora pasa bat bezala hartuz. Joko tradizional soziomotor  hauek, kulturari aberastasun handia ematen diote. Horrez gain, esan beharra dago, irabazle ezkutua zuten jokoak ere eman ohi ziren Irunen (kode estetikoak).



Plazetan, gizonezkoen artean apustu mordo bat egiten ziren harrijasoketa eta azikolaritza bezalako herri kiroletan. Nahiz eta Gipuzkoako beste herriekin alderatuz, Irunen hauek ez ziren maizegi ematen, ematen zirenenan, ikuspegi izugarria izaten zen, bertan pilatzen zen jende kopuruagatik. 
Aipatutako jarduera guzti horiei, pentanka eta boloak bezalako jarduerak atxikitu behar dizkiegu. Petanka, Iruneko zenbat parkeetan zeuden zelai espezifikoetan ematen zen, baita hondartzetan ere. Boloak berriz, prozesu modernoagoa konsidera genezake, nahiz eta Irunek Gipuzkoako bolerarik zaharrenetarikoa du. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario