jueves, 2 de mayo de 2013





Txingudy Tenis Kluba

Txingudy Tenis Kluba Irunen gure seme-alabek kirol desberdin bat, tenisa, gustura egiteko Klub bat sendotzeko sortu zen.

1977ko abenduan egin zen lehendabiziko Ezohizko Biltzar Nagusia. Han, Batzorde Antolatzailean jarritako konfiantza berretsi zen, eta biltzar horretako kideak izendatu ziren. Klubaren estatutuak onetsi ondoren kluba abian jarri zen.
           
Lehendabiziko presidente hautatua Jose Antonio Saura Herreros izan zen; 1980ra arte jardun zuen funtzio horretan. Ondoren, Carlos Galdos Fernandez jauna, Manolo Fernandez Muñoz jauna, Abel Hosteins Martin jauna eta Jose Antonio Saura jauna. Oraingo presidentea,  José Luis Narro Saura jauna da.



           
1979ko abuztuan inauguratu ziren kanpoko kirol instalazioak; 7 tenis-pista zituen, guztiak aire zabalean. Bi azkarrak ziren, eta beste bostak, erdi azkarrak.
  
1990ean inauguratu ziren buztin-lurreko bi pista estaliak. Horrela, bazkideek aukera daukate tenisa gozatzeko eguraldiagatik kanpoan egin ezin denean ere.

1998an, padeleko bi pista egin ziren, eta kirol hau egiteko eskaria handia zelako, hirugarrena egin zen 2006an, eta frontoi-txiki bat ere egin zen. Padelaren “boom”-a nolabait murriztu egin zen, baina gaur egun berriro hasi da berpizten. Horretan, txapelketa askoren antolakuntzak laguntzen du. Izan ere, adin guztietara bideratuak diren txapelketan egiten dira urtero, jende askok pentsatzen duenez, padela ez delako soilik heldu aberatsentzako kirola.



No hay comentarios:

Publicar un comentario