jueves, 2 de mayo de 2013

Bidasoa XXI


Bidasoa XXI Igeriketa Taldea





Berri samarrak dira Bidasoako igeriketaren jatorriak. Modalitate honen praktikarako egokiak diren instalaziorik ezak, kirol honetako gogotsuek aterpea beste leku batzuetan bila dezatela eragiten zuen.

88/89 sasoian, klubaren lehen pausuak ematen hasten dira, Irungo polikiroldegiaren eraikuntzarekin batera hain zuzen ere.




Bidasoa Kirol Elkartearen jarduera nagusia eskubaloia zen, nahiz eta halterofiliako saila ere bazuen. Igeriketaren zaleek proposatzen dute orduan Bidasoako Lehendakariari ,Klubari jarduera berri bat eranztea. Ideia estusiasmo handiarekin hartzen da eta Bidasoako Igeriketa saila horrela jaiotzen da. 52 igerilarik integratzen dute. Arrakastarako forjatutako ibilera hasten da.

 Gauza hauekin gertatzen den bezala, hasierak zailak izan ziren, egitura eta ahalera finantzarioa urriak zirela eta. Igerilarien-adoreak eta tutoreek proiektua bultzatzen dute indar guztiz. Pixkanaka-pixkanaka taldea teknifikatzen hasten da. Igeriketa sailaren barruan hainbat liskar sortzen dira eta horrek, 91ean zatiketa gertatzera eramaten du. Igerilari-talde batek Kluba uzten du, baina Bidasoa taldeak jarraitzen du.

Etorkizuna indar askorekin lantzen da eta aurrerapausu handia izaten da egitura teknikoaren finkatzea. 94. urtean taldeko neskek Gipuzkoako txapeldunak geratzen dira, eta hortik aurrera gauzak asko aldatuko ziren. Izan ere, hurrengo urtean, Gipuzkoako klubik hoberena izendatuta izan zen.

90. hamarkadaren hasieratik, etengabekoa izan da Espainiako Lehiaketen kategoria desberdinetako parte-hartze femeninoa, baina 97/98 sasoian da aipaturiko lehiaketetako lehen parte-hartze maskulinoa ematen denean.

Hortik aurrera, klubaren urrezko garaia ematen hasten da, Euskal Herriko klubik hoberena izendatuta izaten delako urte askotan zehar, bere kirol lorpenengatik. Bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan, Espainiako klubetako 1.mailan sailkatzea lortzen dute.



2000. urtean erabakigarria izango zen gertakizun bate mango zen igeriketa saila Bidasoa Kirol Elkartetik banatzea erabaki zuelako, modu honetan independiente bilakatuz, eta modu honetan Bidasoa XXI kluba sortuz.

Hasi zenez gero 13 urte pasa dira, eta Irunen izugarrizko garrantzia hartu duen jarduera bilakatu da, izan ere, hasieran zeuden 52 igerilarieratik ia 200etara igaro dira, teknikarien, zuzendarien eta sponsorren laguntzagatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario