Lau judo kirol elkarteak, honako taldeek sortu zuten:
- Bidasoa kluba
-Irungo Hiria kluba
-La Salle Kluba
-Maki Wara judo kluba
San Martzialeko Nazioarteko Txapelketa sortzeko batu ziren
lau klub hauek. Izan ere, nahiz eta klub independienteak izan urtearen
gehiengoan, txapelketa ospetsu honen antolaketarako batzen dira, guztien
onerako baita. Normalean, aipatutako txapelketa urriaren lehen astean
antolatzen da, gehienetan Artaleku Polikiroldegian.
Lau Judo judoko klub elkarteak Kirol-Udal-Patronatuarekiko
kolaborazioan antolatu egiten da, eta berrogeita lau edizio ditu jada.
Estatu guztiko txapelketarik prestigiotsuenen artean dago
eta gaur egun ospatzen direnetako zaharrena da, 1969. urtetik irauntzen duen
bakarra delako.
Lau Judo elkarteak esfortzu handiak egiten ditu atzerriko
herrialdetatik judokak ekartzeko. Izan ere, Portugaletik, Aljeriatik,
Frantziatik, Ingalaterratik, Holandatik eta Andorratik datozen partaideak maila
izugarria ematen diote txapelketari. Urtero parte hartzen duten judoken kopurua
300 inguruan ibiltzen da. Ez dugu ahaztu behar, Bidasoaldeko judokez gain,
Espainiako beste leku askotako goi mailako kirolariak etortzen direla: Madril,
Balear, Asturias, Toledo, Murtzia, Valentzia, Zaragoza.. (Euskaldunak eta
Nafarrak batez ere) bezalako lekuetatik.
Gainera, aipatzekoa da, parte-hartzaileen artean % 65 direla
gizonezkoak eta % 35 emakumezkoak. Honi dagokionez, aldaketa nabarmenak eman
dira neska parte hartzaileen artean, izan ere, Lau Judo elkarteko helburuetako
bat hori zen. Txapelketa ospatutako lehen urteetan gizonezkoen soilik parte har
zezaketen(nolabaiteko ikuspuntu tradizionala), baina gaur egun emakumezkoen
ehunekoak gero eta parekatuagoak daude gizonezkoekin alderatuz. Helburu
nagusia, portzentai hori ehuneko 50 era ailegatzea da, nahiz eta konplexua izan
judoa bezalako kirol batean.
Londreseko olinpiadetan ibilitako Oiana Blanco euskaldun
judokak sarritan parte hartu du txapelketa honetan, Julen Idarretak zuzendutako
Donostiako klubeko judokarentzako prestakuntza ezinhobea suposatzen zuelako
honetan parte hartzea. Maila honetako kirolari hauek egoteak, urtero 2000
pertsona inguru artalekura hurbiltzeak ekartzen du, sarrera dohakoa izaten
delako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario