jueves, 2 de mayo de 2013

CD Bidasoa-Irun



Bidasoaren historia

Bidasoa kirol klubak 1962.urtean sortu zen. Talde ezagun honen lehen presidentea Jose Miguel Arana izan zen eta entrenatzailea José Antonio Apezteguia.

Eskubaloi taldeak bere lehen urratsak Urantzu pilotalekuan eman zituen, modu honetan ohorezko kategorian erdi mailako talde bezala kokatuz. Urteak pasa ahala, Espainia mailan zeuden talde ospetsuei aurre egiten hasi zen, meritu handiko gauza kontuan hartuta etxekoekin soilik jokatzen zutela.




1982. Urtean, lehen sponsorra lortu zuen taldeak, Azpeitiako Danona Altzariak enpresaten bitartez. Baina, C.D. Bidasoa lorpen gehienak Elgorriaka txokolateraren patrozinatzailearen garaian etorri ziren, 1983-1997 urteen bitartean iraun zuena.

Entitateak lortutako lehen txapelketa 86/87. urteko Liga izan zen. Aurreko urtean, Lubjomir Obradovic taldean sartutako lehen atzerritarra izan zen. Ondoren, Grubic y Lakovic etorri ziren klubaren indarra handitzeko.




Bidasoa C.D taldeak historia egiten hasi zuen nahiz eta bere palmaresari, , zazpi titulu gehiago gehitzeko, 90eko hamarkadara arte itxaron behar izan zuen. Garrantzitsuenak Europako eta Europako Rekopako txapeldun garaikurrak izan dira zalantzarik gabe, funtsean hauetako lehena, euskal klub batek lortutako lehenengo titulu europarra, Zagreben (Kroazian) lortuta hain zuzen ere. Irundar entitateak, Europako hamarkadako klub onenen artean sailkatzea lortu zuen, Asobal Liga titulu berria gehitu zuen gainera, 94/95 kanpainan, eta Errege bi Kopa: 90/91 y 95/96.

Gaur egun, Jose Angel Sodupe, kluba izan zenera bueltatu nahi du, azken urteetan Elgorriagaren galtzerekin batera etorri zen desegonkortasuna ekonomikoari irtenbidea bilatuz, fundazio, erakunde eta klubaren babes ofizialek eskaintzen duten laguntzarekin. Azken finean, etrokizunerako proiektu bat da.




Lorpenak

Txapelketak
»86/87 sasoiko Ligako txapeldun
»90/91 sasoiko Errege kopako txapeldun
»Asobal Kopako 92/93 sasoiko txapeldun
»94/95 sasoiko Ligako txapeldun
»94/95 sasoiko Europako Kopako txapeldun
»95/96 sasoiko Errege kopako txapeldun
»95/96 sasoiko Gainkopako txapeldun
»  96/97 sasoiko Europako Rekopako txapeldun




No hay comentarios:

Publicar un comentario