jueves, 2 de mayo de 2013

Sarrera

Irun





           Irun, 60.000 biztanletako hiriak (Gipuzkoako bigarren handiena), aukera asko eskaintzen dizkio biztanleei jarduera fisikoei dagokionez, horregatik udalak, lan ugari egiten du esparru honetan:kirol azpiegiturak eraikiz esaterako. Lehenik eta behin Irun nolakoa den ezagutzen lagunduko diguten hainbat datu azalduko ditugu:

Mugakideak
Honako herri hauek ditu mugakide:
-          Nafarroan: Bera eta Lesaka
-          Gipuzkoan: Oiartzun, Lezo eta Hondarribia
-          Lapurdin: Hendaia, Urruña eta Biriatu, Frantzairekin muga egiten duen ibaia Bidasoa izena du, hortik dator eskualdearen izena: Bidasoaldea.

Honekin lotuta, esan daiteke, Irunek, duen kokapen geografikoagatik jende ugari erakarri egiten duela, esaterako, Irun Frantziarekin muga egiten duenez, kanpotar guztiak hemendik pasa ohi dira Santiago bidea egiteko (alemaniarrak, suitzarrak, poloniarrak…), horrek Irungo turismoan duen onura positiboekin. Kanpotarrak, Frantsesak kasu gehienetan, Irungo ekonomian eragin itzela dute, suspertze handia dakartelako.




Auzoak
Ofizialki karektere historikoa duten azpi auzok osatzen ditu Irun:
-          Anaka
-          Behobia
-          Bidasoa
-          Katea
-          Lapitze
-          Olaberria
-          Meaka
Baina historikoak ez diren beste hainbat ere ditu, hala nola: Azken Portu, Belaskoenea, Urantzu, San Miguel, Arbes, Artia, Mendibil, Dunboa, Antzaran eta Larreaundi besteak beste
Jendeztatuenak dauden auzoak hauek izanik: Lapitze, Anaka, Larreaundi eta Erdialdea.

Demografia

??????????????????????????

Ondasun nabarmenak

Junkaleko Andre Mariaren eliza
-          Junkaleko Andre Mariaren eliza, hiriko eliza nagusia, gehiena XVI-XVII. mendeetan eraikia eta Andre Mariari eskainia. Monumentu izendatua dago.
-          Irungo udaletxea
-          FICOBA erakustazoka
-          San Martzial baseliza
-          Oiasso Erromatar Museoa
-          Konpantzia edo Faisaien Uhartea, Hendaiarekin erdibana duen Bidasoa ibaiko uhartea. Bertan Frantziaren eta Espainiaren arteko bakea hitzartu zen 1659an.
-          Urdanibia jauregia




Irungo udalak, azken urtetan kulturaren suspertzea dakarten hainbat jardueren bultzada egiten saiatzen ari da:tren berdea, museoak, erakusketak… Honek dakarren onura positiboekin bizteentzat, funtseskoa baita bertoko identitatea indartzeko.




Kirola
Gainera Irunen, botere handia duten goi mailako kirolariak dauzkagu: Julen Aginagalde Irungo eskubaloiagatik egin duena izugarria da adibidez. Munduko 3. jokalaririk onena izendatu dute eta geroztik Espainiako selekzioarekin munduko txapeldun bilakatu zen. Horren ondoren, ume mordo bat Bidasoa taldeko eskubaloi akademiara apuntatu ziren. Halako zerbait Juanma Garate txirrindulariarekin gertatu zen, Mont Ventoux-en Frantziako Tourreko etapa batean irabazi egin zuenenan (Giroan eta Espainiako itzulian ere). Ander Elosegik ere, Santiagotarran eragina izan du, bere bi diploma Olimpikoen garaipenaren ondoren.
Gainera, Irundar emakumeak kirolari abilak ez diren ikuspuntua aldatzen saiatuko naiz, goi mailako kirolariak baitauzkagu emakumeen artean, Espainiako judo txapelduna adibidez. Ez dugu ahaztu behar, igeriketa egokitutako txapeldun Irundarra dugula: Ana Rubio: Espania-ko igeriketako egokitutako hiru aldiz txapelduna eta 2008 Pekinaren Joko Paralinpikoetako parte-hartzea 9a lortuz °-a eta 12a braza estiloan.
Irun buruzko Kirolaren eta Jarduera Fisikoen historiaren inguruko proiektua zer jarduera nagusi eta zer jarduera osagarriak izango dituen azaldu beharko banu, honakoa esango nuke:
            Nagusiak:
                        -Futbola: Real Union Taldea

                        -Eskubaloia: Bidasoa Irun Taldea

                        -Txirrindularitza

                        -Pala-paletako jokamoldeak

                        -Mahai tenisa: Leka-Enea Taldea

                        -Saski baloia: Emakumezkoen Hondarribia-Irun taldea

                        -Alardea: Irungo Alarde Tradizionala, San Martzial
(Errituala=Arbolaren eskalaketa)

            Osagarriak:

                        -Judoa

                        -Gimnastika

                        -Dantza taldeak

                        -Borroka kirolak

                        -Erraketa kirolak

                        -Ur kirolak:Piraguismoa/Igeriketa

                        -Mendi kirolak: mendi martxak, eskalada…

No hay comentarios:

Publicar un comentario