Real Union
Futbol Taldearen Historia
Iruneko futbolaren jatorriak 1902etako dira, Irun Futbol
Kluba sortu zen urtea. Nahiz eta entitate honek bere izendapena, beste kirol
batzuetarako erabiltzeko asmoa izan, azkenean 1907an Sporting Club Irungoagatik
aldatu zen.
Bazkide-talde batek, 1908an, Sporting barruan liskarrak
direla eta emandako zatiketako ondorio bezala, Irungo Racing Kluba eratu zuten,
zeinek Erregearen Kopa 1913an lortu zuen. Nahiz eta bi taldeen arteko gorrotoa
eta lehia oso altua izan, 1915. Urtean hauen batura egitea lortu zen, hortik
dator Real Union izena. Bategitea eman ondoren, Alfonso XIII Erregeak, klubari
Real titulua eman zizkion.
Real Union taldea hogeigarren mendeko hiru lehen
hamarkadetan estatuko talde distiratsuen artean sailkatu zen.. Garai honetan
zehar, Erregearen Kopa lortu zuen 1918.ean, 1924.ean eta 1927.ean, horrez
gain,1922.ean txapeldunordea sailaktu zen. Urte hauetan, hau da, urrezko
garaian, René Petit, Egiazabal, Vázquez eta Arabolaza bezalako jokalariak izan
zituen. Azken hau, Espainako selekzioan sartutako lehen gol ofizialaren
autorea: 1920. Urteko Anbereseko (Belgika) Joko Olinpikoetan gertatutakoa.
1929ako Ligako Nazio-Lehiaketako sortzaileetako bat izan zen
Real Union talde irundarra, Bartzelonaren, Bilboko Athletik-en, Madrilen,,
Espanyolaren, Errealaren, “Arenas de Getxo”-ren, Atletiko Madrilen eta
Santanderreko Racing-en kolaborazioaz.
Bitxikeri gisa, Real Unioneko atezainak, hau da, Emery,
Ligaren Historian sartutako lehen gola jaso zuen, Espanyolen kontra 3-2 galduz.
Distira garaia itzaltzen hasi zen 30. urteen hasieran, izan
ere, profesionalismoak futbola inbaditu zuen, modu honetan, talde
ahalguztidunek ezberdintasunak markatuz, izarren zerbitzuak eskuratuz.
Harrezkero, Real Union taldearen ibiltzea nahiko konplexua izan da ,kategoria
desberdinengatik pasa behar izan delako.
Urte hauetan zehar, txuri-beltz klubak, Roberto Lopez Ufarte
edo Javier Irureta nazioarteko selekzioan ordezkari izan ditu.
Lorpenak
No hay comentarios:
Publicar un comentario