Errituzko jarduerak (errituzko-dantza, prozesio, erronka,
jaiak ... )
Festak
-
Apirilaren 25a, San Marko, Opilaren eguna
-
Amabitxia bere semebitxiari opila bat oparitu
egiten dio urteroko tradizio gisa. San Marko eguneko goizeko 11 etan irundar
askok beren opilak bedeinkatzero doaz elizetara, tradizioak markatutako
urratsak jarraituz. Hori egin ostean, koadrilarekin San Martzial mendira
joateko ohitura dago, bertan eguna lagunekin pasatzera, giro osasuntsu batez
inguratutak.
-
Ekainaren 30a, San Martzialgo alardea (edo,
Irunen esaten den moduan, San Martzialak)
-
Uztailaren 31, San Ignazio, Behobia
-
Maiatzaren 15a, San Isidro, Landetxa
-
Abenduaren 21a, San Tomas jaia, txistorraren
eguna
Adin guztietako Irundar askok eta askok Mosku plazan
(Urdanibian) elkartzen dira, gabonak hasi baino lehenagoko festa hau ospatzeko
asmoz. Plazan zehar, txistorra eta sagordoa saltzen duten postu ugari daude.
Horrez gain, eszenatoki baten gainean Euskal Herriko instrumentu tradizionalez
baliatuz, abesti
Euskaldunak jotzen dituzte. Horrek plazan dauden gehienak
korro bat eratzera bultzatzen du, bertan dantzatzeko musikaren erritmoan.
Bertan, edozeinek parte hartu dezake, nahiz eta entzuten ari den musikaren
dantza primeran ez jakin. Izan ere, jarduera guztiz ludiko baten aurrean
gaudenez, garrantzitsuena ez da perfekzioa bilatzea, baizik eta, ondo pasatzea.
Guztion laguntzarako, Meakako adiskideak dantza taldeak eszenatokiaren gainean
jartzen da, dantzaren urratsak modu arinago batean aurrera eramateko
helburuarekin.
ALARDEAREN HISTORIA
San Martzialgo gudua Espainiako Independentzia Gerra garaian
gertatu zen gudua izan zen, 1813ko abuztuaren 31an hain zuzen ere. Bertan,
Freire jeneralak zuzendutako armada espainiarra, Soultek zuzendutako armada
frantziarra menderatu zuen.
San Martzialko gudua oso odoltsua izan zen, izan ere, 1658
hildako egon ziren ejerzito espainolaren barnean, Frantziarren kopurua
handiagoa izan zen oraindik, eta portugaldarren eta inglaterrakoen artean
kopuru hori oso baxua izan zen (guzti hau zaurituak kontatu gabe). San
Martzialko batailaren garrantzia azpimarragarria da, izan ere, okupazio
frantsesaren amaiera suposatu zuen, gainera Soult jeneralentzat, dezepzio
handia suposatu zuen, ez baizuen galtzeko ohitura. Orokorrean, adituek
diotenez, San Martzialko bataila ejerzito espainiarrak lortutako garaipen
garrantsitzuen artean dago.
San Martzialko Alardea
San Martzialko Alardea desfile hiritar-militarra da,
zeinetan irundar populazioaren gehiengoak parte hartzen duen. Hauek, Irungo
kale gehienetatik desfilatzen doaz, txapela gorriekin, jaka beltzekin, kamisa
txuriekin, gorbata gorriekin, galtza txuriekin eta kordoi beltzak dituen
alpargatekin. Soldadu guztiak 4 talde ezberdinetan ezberdintzen dira, horietako
bakoitzak eginkizun desberdinak izanez: pifanoak, erredobleak, partxeak eta
eskopetak.
Festa honek Gipuzkoako probintzian eman ziren antzinako arau
foralekin harreman zuzena du. Pribilegio batzuen artean, Irundarrak ez ziren
armadan sartu behar bere territoriotik kanpoko lurraldeak defendatzeko. Alardearen
hasiera, antzinean eman zen arau zahar batekin sortu zen, izan ere, honek,
urtero milizia lokalen armen eta ejerzitoaren errebista bat pasatzera behartzen
zuen. Alarde mota hau, milizia foralekin
batera desagertu zen XIX. Mendearen inguruan, baina, bai Irun eta bai ondoan
dagoen Hondarribiak, alardea berreskuratzeko erabakia hartu zuten, obligazio
militarretik, hiritar festa batean bilakatuz.
Tradizionalki, Irungo alardearen data Irailean egiten zen,
baina geroago, San Pedro egunera pasatzera erabaki zen, hori baitzen San
Matzialen emandako lehen batailaren aurreko eguna (1522 lehen bataila izan zen,
non milizia irundarrek ejerzito nafarrari garaitu egin zieten Aldabe mednian,
geroztik San Martzial deritzona), hortik aurrera, beraz, Espainia osoan zehar
bere garrantziagatik ezaguna den Alardea ekainaren 30 ean ospatzen da, San
Martzial mendian dagoen ermitan dagoen santuari esakaintza baten antzerantz.
Alardean, konpainia ezberdinak hirian zeharreko kaleetan
desfilatzen dute, konpainia horiek, hiriko auzo eta zonalde ezberdinek osatzen
dituzte kasu gehienetan. Horietako bakoitzak, infanteriako soldadu askoz
osatuta dago, armamento egokiekin eta martxa ipintzen duten musikariak
(txiribitoak eta bi motatako danborrak). Horrez gain, kapitainek konpainian agintzeko
ardura eta eskubidea dute, nahiz eta horren laguntzan sargento ezberdinak egon.
Aipatzekoa da, kantineraren eginkizuna konpainiaren barruan, emakume bakarrak
baitira.
Emakumeen erreibindikazioa, 1996. urtean eman zen, eta
soldadu bezala parte hartzeko eskubidea zutela pentsatu zuten, nahiz eta rol
hori tradizionalki gizonezkoen eskuan eon izan den. Azkenean, polemika handia
sortu izan zuen gaia izan zen, ondoriotzat, alardea bitan zatitzea ekarri
zuena, alde batetik, alarde tradizionala (soilik gizonezkoak) eta alarde mixtoa
(emakumezkoak eta gizonezkoak). Aipatutako lehenengoa, autofinanziazioaz bizi
da gaur egun (irundarron donazioaz), Irungo udalak ez baitio laguntzen
berdintasunaren legea dela medio. Horrez gain, esan beharra dago honetan, 10.000
irundar baino gehiago ateratzen direla, Irunek 60.000 biztanle dituela kontuan
hartuta dexente. Bigarrenak berriz, herri ezberdinetako 1.000 “soldaduk”
osatzen dute, eta hau bai instituzio publikoen laguntzaz aurrera eramaten dela.
Orokorrean, esan daiteke herriaren gehiengoak betidanik eman den alarde
tradizionala nahi duela, nahiz eta arau guztiak errepetagarriak izan behar
direla ikasi dugu irakasgai honetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario