jueves, 2 de mayo de 2013

Hondarribia-Irun saskibaloia





Hondarribia-Irun saskibaloi taldea

Hondarribian nesken saskibaloiaren inguruko lehen berriak 1956. urtekoak dira.

Neska talde batek Hondarribiko Oargi taldea sortu zuten. Fundatzaile guztien artean, Javier Chapartegui (Irungo alkate ohia) egon zen.

1976 eratu zen Hondarribian Emakumeen Hondarribiko Saskibaloi Taldea, eta 1977an izena aldatu eta Hondarribia Basket Elkartea jarri zioten.

Irunen 1978an eratu zen Saskibaloiaren Lagun Elkartea  1987an bat egin zuten Hondarribia Basket Elkarteak eta Irungo Landetxa Kirol Elkarteko saskibaloi sekzioak, eta elkartze horretatik Hondartza Saski Baloi Elkartea jaio zen.




Egungo Txingudi Saskibaloi Kirol Elkartea 1999an sortu zen, Hondarribia Basket Elkarteak eta Saskibaloiaren Lagun Elkarteak bat egin zutenean, eta Gipuzkoako Saskibaloi-Federazioaren Batzar Nagusiak emakumeen saskibaloiari dagokionez Gipuzkoako mailarik gorenean jarri zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatutako antolamenduaren barruan, Kirolgi Fundazioaren arteztarauen barnean eta horrek babesleentzako dakartzan abantaila fiskal guztiekin.

Kirolari begiratuta sailkapenik onena  2003-2004 denboraldikoa izan zen, laugarren postua lortu baitzuten Emakumeen Saskibaloiko Ligan, eta Europako FIBA Koparako plaza, emakumeen saskibaloiko euskal talde batek inoiz lortutako sailkapenik onena izan zelarik.




No hay comentarios:

Publicar un comentario