
Uranzu Pilotalekua
Uranzu Pilotalekua,
1935ko Abuztuaren 1ean eraiki zen kirol
instalakuntza da. Bertan, nahiz eta pilota jokamoldeetako egina izan, kirol
asko egin izan dira: eskubaloia, softball, volley ball, saskibaloia, areto
futbola… Bidasoa eskubaloi taldea, Artaleku polikiroldegira jolastera joan
baino lehen bertan jolasten zuen, aurkarientzat zailtasun handiak suposatuz,
bertan ematen zen giroagatik eta pistaren dimentsio txikiengatik.
Mtnez. de Irujo, Zabaleta, Titin eta Zubieta bezalako kartel
handiko pilotariak etortzen dira urtero Irunek antolatutako ospe handiko Pilota
Profesionalaren Jaialdira.
Azken Portu Polikiroldegia
Azken Portu-ren Udal-Kiroldegia 2007ko ekainaren 1ean ateak
ireki zituen, lehen fasean bazkideak erakartzeko nahiarekin dohako ekintzak
egin ziren ziren. Hortaz, maiatzean zehar jarduera desberdinak antolatu ziren
desiratzen zuten pertsonak kiroldegi berrira hurbil zitezela, instalazio
berriak bisitatzera, sustapen-jarduera desberdinak egitera eta
abonu-formalizaziorako behar zuten informazio guztia jasotzera, helburua
inskribatzera animatzea izanik, uda horretan ikastaro ezberdinak eskaini egin
ziren, fitnesekoak batez ere.
Modu honetan, ekainaren 2an ate zabaleko jaurdinaldia ezarri
zen. Egun horretan, Irundar askok Polikiroldegi berrira bisita bat egitea
erabaki zuten, Jose Antonio Santano alkatea bezala. Hori gutxi balitz, bertan
izan ziren, halaber, Izaskun Aramburu eta Juanma Garate, eskualdeko kirolari
handi bi, eta kiroldegiko ohorezko bazkide izendatu zituzten ekitaldian. Egun
hartan instalaziootara hurbildu ziren guztiek izan zuten haren bazter guztiak
ezagutzeko parada. Era berean, ekipamenduen funtzionamenduaren lekuko izan
ziren, egun hartan jarduera ugari antolatu baitziren nola igerilekuan
(waterpoloa, uretako gimnasia …) hala beste aretoetan (cicling, pilateak,
aerobic…).
Instalazioen eta jardueren eskaintza emendaturik, hirian
kirola egitea bila da Azken Portuko kiroldegiarekin
Instalazio honetan kirola egiteko hiru areto handi daude,
bederatzi kalez hornituriko igerilekua, nazio mailako lehiaketei leku egiteko
egokia, eta igerian ikasteko beste igerileku txikiago bat, kirol anitzetarako areto
estali bat eta hiriko Sparen zirkuitu bat; horiexek dira, Bidasoa ibaiari
begira dagoen eraikin moderno honetan, instalazio hauek hiritar guztien eskura
ipintzen dituen zerbitzuetatik batzuk.
Azken Portuko kiroldegiarekin emendatu egiten da hiriko
kirol instalazioen eskaintza, eta honenbestez hiritarrak kirola egitera
bultzatu nahi dira. Azpiegitura berri honek erantzun egiten dio, hein batean
bada ere, Irunen ekipamendu berrien aurrean dagoen eskaera handiari, batez ere
igerileku berrien aurrean dagoen eskaera handiari.
Gainera, Azken Portuko kiroldegiaren ateak irekita, hobetu
egiten dira Artalekuko zerbitzuak eta instalazioak, erabiltzaileen bolumena
kiroldegi bien artean banatuko baita eta horrek aukera emango baitu dagoeneko
hainbat urte dituen instalazioan behar-beharrezkoak dituen inbertsioak egiteko.
Azkenik, instalazio honek Bidasoa ibaiaren erribera
suspertzea eta Artia auzoko urbanizazio orokorra hobetzea bila ditu. Azken
Portu eta auzoko egoitza aldea eskailera mekanikoez osatutako atal bik lotuta
daude instalazioaren eta bizitokien artean dagoen altuera-aldea gainditzeko eta
ibaiaren erriberara neke handiegirik gabe iristeko. Birgaitze garrantzitsua da,
Eusko Jaurlaritzaren Izartu programaren diru-laguntza bat jasotzeko adina
merezi izan duena degradatutako eremuak birgaitzeko xedean.
Azken Portu kirola, aisia eta bizikidetza sustatuko izan
duen kirol zentroa da, eta hiriko ekipamendu publiko garrantzitsuenetako bat
izatera ailegatu da ezbairik gabe. Proiektuaren arabera aldi edo fase bitan
osatuko da instalazioa, lehenengoa dagoeneko errealitatea bada ere. Izan ere,
Udaletxeak nahiko fondoak dituenean honen instalakuntzak handituko eta hobetuko
ditu, inbertsio errentagarria dela ikusi izan delako.
Amaia kultur zentruan, haurren espektakulu, zinema
ekitaldiak, antzerkiak eta kontzertuak ematen dira, hortaz Irunen oso
erabilgarria den instalakuntza da.
Honetan, 3 gela ezberdin bereiztu ditzazkegu:
ERAKUSKETA-GELA: 200 m2, non 600 pertsona sartzen diren.
-Zinemak, antzokiak, musikak, dantzak, txontxongiloak,
pailazoak…
HITZALDI-ARETOA: 85 pertsonentzako kapazitatea.
-Konferentziak, mahai-inguruak, mintegiak, eta
ikus-entzunezko-proiekzioak.
DANTZA-ARETOA: 100 m2
-Dantza klasiko, modernoa egitearen posibilitatea,
euskalduna, corporal,etc adierazpena
Stadium Gal
Stadium Gal Irungo futbol zelaia da. Bere jabea, Real Union
Futbol taldea da, partidak jokatzeko erabiliz. 1902tik aurrera bertan partidak
jokatzen bazituzten ere, 1915ean inauguratu zuten. Zelaia 1926an eraiki eta
1997an berreraikia izan zen, gaur egun dagoen bezala geratuz. Belar naturala
duen estadio honek 6.500 lagunentzako tokia du. Larunbatero, ondoan dagoen
futbol artifizialeko zelaian eskola kiroleko partidak jolasten dira. Horrez
gain, noizean behin kontzerturen bat edo beste antolatu izan da.
Ficobak, Gipuzkoako Erakustazokak, joan den 2003ko urriaren
9an ireki zituen ateak Irunen. Donostia-Baiona eurohiriaren erdi-erdian
kokaturik, Ficobaren helburua da Europar Batasuneko mugaz gaindiko lehen
erakustazoka izatea lortzea, eta gainera inguruko ETEek produktuak erakutsi
ditzaten eta merkatal harremanak izan ditzaten girorik aproposena erdiestea.
Ficobak bereizten duten dimentsio eta posizionamendua ditu.
Erakargarri egiten duten izaera erregionalaz eta mugaz gaindikoari bere “giza”
tamainaren abantaila gehitu behar zaio, izan ere horri esker zerbitzu
pertsonalizatuak eta nahi erakoak eskain ditzake modu zuzenago eta
eraginkorragoan. Horretarako Ficobak arreta handiz diseinatutako eta erakusketa
eta telekomunikazio ekipamendu modernoenez hornitutako azpiegitura dauka.
Eraikin nagusiak 580 m2-ko ataria du, eta baita honako hauek
ere: prentsa aretoa, erakusketarien eta bisitarien artean bilera pribatuak
egiteko bulegoak, 125 lagunentzako edukiera duten konbentzio, mintegi eta
bileretarako areto balioanitzak, erakusketarientzako VIP aretoa, eta Iñigo
Lavado chef-ak zuzentzen duen 500 lagunentzako edukiera duen kafetegi eta
jatetxe panoramikoa.
Ficobak badu, gainera, 376 lagunentzako Auditorium bat ere,
megafoniaz eta aldibereko hiru itzulpen-kabinaz hornitua, eta diseinu
balioanitz horri esker egin ahal dira hainbat kultur ekitaldi, hitzaldi eta
ospakizun, egiten diren azokei zerbitzu osagarri bat emateaz gain.
Baiona-Donostia Eurohiriaren Ardatzaren erdian kokatua,
Miarritze edo Donibane Lohizune ere nabarmentzekoak izanik, barrutiak XXI.
mendeko Europako proiektuaren mugaz gaindiko izaera adierazten du
Europako eskualde honetako jarduera ekonomikoak eta industri
enklabeak itsasora irekita egoteagatik sortu dira, bertako bizi-kalitateagatik,
azpiegituren garrantziagatik eta informazioaren eta berrikuntzaren alde egin
duen apustuagatik.
Bertako Barne Produktu Gordinaren (BPG) hazkundea Europako
Batasunekoa (EB) baino handiagoa da, neurri handi batean, eraikuntzaren
portaera onak eta, batik bat, industriak eraginda, metalurgia, material
elektrikoaren sektorea, makineria, zurgintza eta papergintza ere
nabarmentzekoak izanik.
Pisu handia duen beste sektorea garraioari, banaketari eta
logistikari lotutakoa da, garapenerako eta hazkunderako aukera berriak
eskainiz.
Euskal Kostaldeko enpresa-ehunaren aberastasuna agerikoa da
teknologi parkeetan egin diren inbertsioetan. Teknologi parke horiek harreman
estua dute unibertsitateekin eta eskola profesionalekin. Horien artean,
Donostiako Miramongo Teknologi Parkea eta Bidarteko Izarbel Teknopolia ditugu.
Zentro horietan goi-mailako teknologi enpresak daude
bilduta, hain zuzen ere punta-puntako sektoreetan dihardutenak, adibidez aeronautika,
mekanika, informatika, mikroelektronika, telekomunikazio eta abarretan.
Sektore publiko eta pribatutik teknologi industriak jasotako
laguntza bere esportazioen bolumenean geratzen da agerian, azken hamar urteotan
laukoiztu egin dela kontuan izanik.
Plaiaundi Kirol Gunea
-ATLETISMO-PISTA
-ATLETISMO-GIMNASIOA
-ERRUGBI-ZELAIA
-FUTBOL-ZELAIA
-Instalazio honetan beren jarduerak talde ezberdinek
garatzen dituzte:
1) Atletismo pistako eta Errugbi-Zelaiakoak:
-Bidasoa Atletiko Taldea (BAT)
-Irun Errugby Kluba
2) Plaiaundiko futbol zelaiako erabiltzaileak:
*C.D. BEHOBIA
*C.D. DUMBOA
*C.D. BAT-EGITE ERREALA
*C.D. LANDETXA
*C.D. MARIÑO-a
*C.D. BIDASOA CELTIC-a
No hay comentarios:
Publicar un comentario