jueves, 2 de mayo de 2013

Irungo trenbidea


Bidasoako Trenbidearen historia laburra

Bidasoa ibaia Endarlatsatik Irunera piraguaz jaisteak gogora ekartzen du ertzetik aspaldiko “Tren Txikito” izenaz ezaguna zen tren batek egiten zen ibilbidearen zati bat: 1872ko martxoan, Irungo Udalak Irun-Endarlatsa trenbidea eraikitzeko lehen urratsak eman zituen, inguruko mendietatik minerala garraiatzeko zegoen beharrari erantzuteko asmoz.

1890ean inauguratu zen Irun - Endarlatsa trenbidearen zati bat merkantzietarako. Geroago, Gipuzkoa eta Nafarroa lotzeko beharra zela eta Elizondorainoko bigarren luzapen bat egitea ekarri zuen. 1916ko maiatzaren 28an ofizialki inauguratu zen Irun-Elizondo zatia, merkantzien zein bidaiarien bagoiekin konbinatuz.
1936ko uztailaren 20an trafiko eten zen Gerra Zibila dela eta, eta 1938an berriro hasi zen zerbitzua, tren blindatu gisa erabiltzeko.

  1953ko urriaren 15ean ur zaparrada izugarri batek eragindako uholde batek trenbidearen linearen egituran eragin handia izan zuen eta trafikoa 5 egunez eten behar izan zen. Ordurako Tren Txikito okertuta hasia zegoen galera ekonomikoak zirela eta.

 Trenak ez zituen inoiz bete bere ahalezko helburuak, ez garraiatzeko zama tonatan ezta erabiltzaileen kopuruan ere; beraz, balantze ekonomikoak ez ziren inoiz onak izan. Gainera, errepidearen bidezko garraioak indarra hartu zuen lineako autobusekin eta edukiera handiko kamioiekin, eta Tren Txikito ezin izan zen horien lehiakide izan.

 1956an, La Compañía de los Ferrocarriles del Bidasoak Obra Publikoetako Ministerioari emakidaren uko egitea eskatu zion. Berrogei urtetako zerbitzua eman ondoren, urte horretako abenduaren 21ean azken bidaia egin zuen Bidasoako Trenbideak.

Gaur egun Tren Txikitoren ibilbidearen zati bat bide berde bilakatu da, eta oinezkoek eta txirrindulariek inguru berezi horretaz gozatu ahal dute. Gainera, urtero, Santiagotarrak Elkarteak, Txikito trenak egiten zuen ibilbide bera egiten duen piraguaren gaineko martxa bat antolatzen du, alde batetik, urezko kirol honetara jendea erakartzeko nahiarekin eta bestetik, balio historiko handia duen tren hura gogorarazteko. Kirol elkarte honek esaldi honekin definitzen da:”Kirola gure motorra, ura gure bizitza estiloa”

No hay comentarios:

Publicar un comentario