Izaskun
Aranburu
Izaskun
Aranburu Balda (Irun, Gipuzkoa, 1975eko abenduaren 27a -) piraguista ohia da,
ur lasaietako kayakean aritzen zena. Euskal Herriko piraguismoak eman duen
kirolaririk onenetakoa da. Hamar urte zituela hasi zen piraguismoa
praktikatzen, Donostiako Fortuna Kirol Elkarteaan, baina emaitzarik onenak
Irungo Santiagotarrak Kirol Elkartearekin erdietsi ditu. Hortaz, klubak gaur
egun duen garrantziaren kausa bat Izaskun bera da.
Hamabost
urte zituela lortu zuen lehen Espainiako txapelketa K-2 modalitatean, eta orduz
geroztik zenbatezinak dira lortu dituen titulu eta dominak. Besteak beste,
aipagarriak dira: brontzezko domina 1993ko Junior Mailako Munduko txapelketan;
zilarrezko domina 1997ko Europako Senior txapelketan; 1997ko eta 1998ko Munduko
txapelketan brontzeko bi domina, K-2 eta K-4 sailetan; 1997ko Munduko Kopan
urrezko domina; 1999ko Europako txapelketan zilarrezko eta brontzezko dominak,
K-4 eta K-2 sailetan.
Hala
ere, lorpen garrantzitsuena 1999ko Munduko txapelketan, K-2 sailean, lortutako
urrezko domina da. 2000. urteko Munduko Kopan zilarrezko domina eskuratu zuen
K-4 200 metroko sailean, Alemaniako Duisburgen jokatutako estropadan. Hungarian
jokatutako Munduko Koparen proban K-2 saileko 200 metroko proban brontzezko
domina ere irabazi zuen Izaskun Aranburuk.
Juanma
Garate
Juan
Manuel Garate Cepa (Irun, 1976ko apirilaren 24a -) euskal txirrindularia da,
2000. urtetik profesionala dena.
Bere
ibilbidean zehar, Italiako Giroan emaitzarik onenak izan ditu, bertan 4.a
2002an, 10. 2004ean, 5.a 2005ean eta 7.a 2006an sailkatu zen. 2006an, gainera,
etapa bat eta mendiko sailkapena lortu zituen. Itzulian 2001an etapa bat eta
Frantziako Tourran 2009an beste bat lortu dituenez, hiru Itzuli nagusietan
etapa irabazle diren txirrindulari gutxienetariko bat da,horietatik Mont
Ventoux-en lorturikoa ospetsuena izanik. 2007 urtean bigarren postuan sailkatu
zen Donostiako Klasikan.
Orain
arte, 4 talde ezberdinetan egona da, denak ospe handikoak:
-Lampre
-Saunier
Duval
-Quick Step
-Rabobank
Ander
Elosegi
Ander
Elosegi Alkain (Irun, 1987eko azaroaren 14a -) euskal kirolaria da, ur
bizietako kanoa monoplazan (C1) modalitatean aritzen dena.Santiagotarrak Kirol
Elkartean aritzen da.
2008ko
Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen lehen aldiz. Abuztuaren 12an C-1eko finalean
laugarren postuan geratu izan zen. Azken aurreko atean egindako huts batek
podiumera igotzeko aukerarik gabe utzi zion. Izan ere, bi segundoko zigorra
jaso zuen ate hori ukitzeagatik. Segundo eta erdi hartu zion aurre hirugarren
sailkatuak.. 2012ko Olinpiar Jokoetan
berriz ere 4. postua erdietsi zuen, beraz Munduko txapelketetan
eskuratutako emaitza onez gain, bi diploma olinpiko dauzka.
Julen
Aginagalde
Julen
Aginagalde Akizu (Irun, 1982ko abenduaren 8a) euskal eskubaloi jokalaria da.
Beti, pibote postuan jokatzen du Asobal ligako Atletiko Madridl taldean. Julen
Aginagalde, Bidasoa Irun taldean jardun zuen 1999tik 2006 urtera arte. Hortik,
Leongo Ademarrera joan zen eta 3 urte bertan egon eta gero, lorpen handiak
lortu zituen Ciudad Real taldera. Bere bizitzan zehar taldeekin garaipen asko
lortu ditu, ligako txapeldun, Europako txapeldun, kopako txapeldun… Horrez
gain, Espainiako selekzioarekin bi brontzezko domina lortu ditu, bata
Mundialean eta bestea Olinpiar jokoetan, 2013an lortutako urrezko domina
Espainiako mundialean ahaztu gabe. Talde lorpenak alde batera utziz,
indibidualki nazioarteko errekonozimendua lortutako jokalaria dugu, izan ere,
asobal ligako piboterik eta jokalaririk onena izendatua izan da, 2013an munduko
3. jokalaririk onena izendatu zuten.
Julen
Aginagalde, Irundar ospetsuenen artean dago, izan ere, edozein aukeraren
aurrean Irungo ikurrina bere lepora lotu egiten du, hemen ikusi daitekeen bezala. Horrek irundar izateaz harro sentiarazten gaitu, eta gure identifikazioa herriarekin sendotzen du.
Juan
Jose Aranburu
Juan
Jose Aranburu Amorena (Irun, 1981eko
urriaren 13a -) euskal kirolaria da, tiroko skeet modalitatean aritzen dena.
Munduko txapelduna izana da duela bi urte Serbian. Gainera zilarrezko domina lortu zuen 2007 hemen Espainian, Granadan hain zuzen. Azkenik, bere lehen lorpena brontzezko domina izan zen, Txipren izan zen eta 2004. urtean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario