Apustua Irunen oso garai
zaharretatik existitu izan da, izan ere, askoren esanetan, oilar borrokak
ematen ziren. Horrez gain, esku pilotan eta herri kiroletan, apustuek sortzen
zuten diru eta jende mugimenduak kirolaren indartzea ekarri zuten, batez ere onura
ekonomikoei erreparatzen badiegu.
1856. urtean Sheffield Football Club-a sortu
zen, futboleko talde modernotzat hartu zen lehenengoa. Irungo lehen taldea,
ordea, nahiko berandu sortu zen honekin alderatuz, hurrengo mendearen 2. urtean
sortuko zelako Irun Football Club taldea.
Gainera, Inglaterran emandako
bigarren industria iraultzak, eragin nabarmena izan zuen mundo osoan, XIX.
mendearen amaieran zabalduz. Honekin lotuta eman ziren merkataritza kapitalista
ezaugarririk nabariena izanik. Hortaz, kirola eredu kapitalista-industrial
batera izatera igaro zen. Horrez gain, langile migrazioak, nazioarteko
negozioak, merkantzien merkatuak, teknologiaren aurrerakuntzek eta
garraiobideen garapenek kirola aurrera egin zezan faktore garrantzitsueak izan
ziren. Irun,” betidanik” hiri industriala izan da, eta horrek lan bila zetozen
Espainiako Hegoaldetik familia asko erakarri zituen, hortaz, gaur egun, euskara
hiztunen kopurua nahiko baxua izatea, Gipuzkoako beste herrieekin alderatuz.
Gainera, Irunek merkantziekin negozio handia egiten zuen, itsasoa oso gertu
duelako, eta arrantzale ugarik irundarrak zirelako. Aipatzekoa da, Irun
trenbide sare egonkorra bat izan zuen lehenetarikoa izan zela.
Espainia osoa inglaterrako kirol
eredua beste lekuetan baino beranduago zabaldu zen, salerosketa eta industria
harremanen bitartez, Irunek duen kokapen geografikoagatik biak eman ohi zirela
esaten da.
Horrekin batera, heziketa
fisikorako joko aske eta kirola proposatu izan zen, eskola gimnastikaren metodo
disziplinarioak baztertuz, gure aiton-amonak horrelako prozesua bizi izan behar
izan zuten. Aldi berean, esan daiteke, kirola nazioartean abertzaletasuna
sustatzeko balio zuela, herriaren progresuaren propaganda ezinhobea baitzen.
Hortaz, kirolaren hedapen sozial nabarmena eman zen. Izan ere, jakina da,
kirola oso errez hedatu zela klase popularren artean, hortaz, kirol zelai
gehienetan proletalgoa zen ugarien.
Esan bezala, kirol ikuskizuna
gizarte-klase baxuetan zabaldu zen, eta horrek kirol batzuen profesionalizazioa
ekarri zuen (futbola, txirrindularitza eta euskal pilota), baina ez dugu ahaztu
behar Irunek kirol amateurra ere izan zuela, atletismoarekin identifikatu
egiten dena.
Europan XIX. mendean zehar
tiro-elkarteak, eskrima-gelak eta gimnasia-elkarteak eratu ziren. Hasieran
kirolari kontra egin bazioten ere, asko kirol klub bihurtu ziren, hainbat
diziplinetako sailekin. Irunek, aipatutako hiruetatik, eskrima klubak soilik ez
zituen eratu, arrazoiak ezezagunak izanik.
Erakunde sozialek eta politikoek
jarduera fisikoak antolatzen zituzten afiliatuak erakartzeko modu eraginkorra
zela ikusi zutelako.
Garraiobideen garapena ere
txapelketak egiteko ezinbestekoa izan zen, automibilak izateak antolaketan
laguntzen zuelako. Irunek, tren-sarearen izugarrizko areagotzea bizi izan zuen,
Madril-Irun batzen dituen 600km baino gehiagoko ibilbide bat eraiki zelako
1860-64 bitartean.
Gizarte komunikabideak ere
hedapen handia izan zuten, apustuarekin lotura handia zuen kirol prensa asko garatuz.
Azken finean, kirolaren
dibertsifikazioa eman zen, klubak ez zuten inolako harremanak politikarekin.
Horrez gain, hasiera batean modalitate asko barneratzen zituzten klubek, baina
espezifikotasuna ematen hasi zen, kirol bakarreko kluben agerpenarekin. Irunen,
mendizaletasunarekin lotura, txangoak antolatzen zituzten mendi elkarteak sortu
ziren. Irunen zegoen burguesia eskaxa, klub elitistetan bilatu zuten babesa,
hau da, tenisa eta golfa bezalako kiroletan.
Gainera, Euskal Herrian Euzko
gaztedia mugiemendu nazionalista sortu
zen 1904. urtean, 4 urte geroago etorriko zen mendizalegoen elakartearekin.
Kirol mugimedu aniztasun hori
bigarren Mundu Gerraren ostean asko murriztu zen. Gobernu totalitarioek,
frankista guk aztertzen ari dugun kasuen kirolaren antolaketa Estatuaren
menpean jarri zutelako, horretarako Kirol Ordezkari Nazional bat izendatuz.
50. hamarkadatik aurrera
telebista zabaltzen joango da (Txingudi telebista), honekin lotuta kirolaren
propaganda handituz. Estatu selekzioek gero eta garrantzizkoagoak bihurtzen
dira, kirol patriotrismoaren eraginez.
50-60. hamarkadetako
ekonomia-oparoaldiari esker, kirolaren aisialdi-praktika izugarri hedatu zen,
batez ere hirietan, non klub, gimnasileku eta instalazio publiko zein pribatuak
eraiki ziren. Naturako kirol klasikoak ere garatu ziren, batez ere eski
alpinoa, eta automobilaren popularizazioak askatasun handiago eman zien
partehartzaileei instalazioetara bere kabuz bidaiatzeko. Oporrak mendian edo
hondartzan ematea ere orokortu zen eta kirol praktika egiteko aukera zabaldu
zuen. Hortaz, oparoaldiko hamarkada ezagun horretan, udan, Irun turistaz beteta
zegoen, bere kirol eskaintza oso handia baitzen, ibaia, hondartza eta mendia
zuelako. Hala ere, naturan ala hirian, kirola instalazioetan egiten zen,
erakundeek antolatutako erreztasunak bilatzen.
Beste alde batetik, 60.
hamarkadaren bukaeran autoritarismoaren kontrako ideologia kritiko eta
alternatibo asko sortu ziren. Gorputzaren askapena ere eskatu eta goi
errendimenduko kirolerako entrenamendua kritikatu zuten, gorputza erabiltzeko
modu askeagoak bilatzen zutelako. Korronte hauek eragina izan zuten gaztediaren
sektore zabaletan, eta ondorioz naturako praktika askeak, ekialdeko praktika
lehunak –yoga, meditazioa, praktika metafisikoak–, joko tradizionalak eta
federazioen antolaketatik kanpoko kirolen aisialdiko praktika askea zabaldu
ziren. Well-neseko jarduerak Irunen emakumeen artean batez ere izugarrizko
arrakasta izan zuten, estresa murrizteko bide bezala hartua izan baitzen. Gainera, ekialde urruneko kulturaren
birbalorazioak eta zinemaren eta telebistaren eraginak lagundu zuten arte
martzial berriak inportatzen, karatea batez ere. Arte martzialak batez ere hiri
industrializatuen auzo popularretan zabaldu ziren . Irunen kasuan, judoak
karateak baino pisu handiagoa izan du betidanik, nahiiz eta biak auzoko
elkarteetan eman egiten ziren errespetuaren adierazleerik hoberenak baitziren.
Dantzaren munduan, “Disco” kultura ere zabaldu zen, harrakasta ikusi ondoren,
Irungo Kolon auzoak, Disco musika ipintzen zuen hainbat taberna-pub agertu
ziren. Azkenik, kontsumoaren eta irudiaren kultura berrian, gimnasileku
pribatuak ere zabaldu ziren, eta bertan “aerobics” delako ariketen eredua
oinarri zuen fittness-a garatu zen. Hauek guztiak, pertsonaren gorputz irudia
hobetzea zuten helburu, erresistentzia aerobikoa landuz. Kasu honetan ere,
emakumeek nolabaiteko nagusitasuna zuten gizonezkoekin alderatuz.
1960 hamarkadatik aurrera,
oposiziorik gabeko kirol indibidualetan eboluzio bikoitza ikusi daiteke. Non
praktika askeak eta abentura edo eta arriskua bilatzen duten jarduerak nagusitu
ziren. Irunen, hamarkada horretan jarduera hauek eman ziren:
- Kaletako modalitateak: Bidasoa ibaian egindako
kanoa (ur lasaiak)
- Balizen bidezko jokamoldea: San Martzial eta
Erlaitz mendian antolatutako rallyak, trial-a, ur biziak (C1,C2,K1,K2),
mendi ibilaldi luzeak, eta olatu politak dituen Hendayako hondartzan
windsurf-a
- Jokamolde libre edo kaliforniarra: Urperatzeak
- Arrisku eta abenturako kirol erronkadunak.
Kaliforniatik etorritako
kirolekin, errendimendu kualitatiboak nagusitzen dira, hau da, forma bera
funtzioa baino garrantzitsuagoa da, beraz jarduera nola egiten den baloratzen
da.
Hauek, naturan egiten dira,
ziurgabetasuna dute, irristatzean oinarritzen
dira, gorputzaz kanpoko indarrak aprobetxatzean datza, horretarako
tresnaren bat erabiliz, eta materialak teknologia berrietatik eratorritakoak
dira.
Hortaz, Kaliforniar kirolaren errepresentaterik
nagusiena Irunen surfa izan zela esan daiteke, aipatutako ezaugarri guztiak
dituelako. Nolabait, esan daiteke kirol klasikoaren kontrako eredua dela.
Trebetasuna denaren aurretik doalako, saria praktikak zortzen dituen emozioak
eta sentzazio atseginak sortzen duelako (hedonismoa).
Aipatutako jardueraz gain, Irunek
Donostiako aireportuarekin duen gertutasunagatik, hegazkintxoetako hegaldiak
izugarri bidertu egin ziren. Eta piloto karneta ateratzeko eskakizunak gero eta
handiagoak izan ziren.
Kirol mota berri hau, gazte
kulturaren ikur bihurtu zen, eta interes komertziala erakarri zuten. Bidaiak, egonaldiak, material garestia eta
abar eskatzen dutenez, kirolari asko hasi ziren firma komertzialek antolatutako
txapelketetan parte hartzen, telebistetarako programa eta erreportaiak
grabatzen, eta abar. Kirolari batzuk profesional egin ziren, jantzi eta
material enpresen irudi bihurtuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario