miércoles, 8 de mayo de 2013

Santa Agueda


Santa Agueda



Santa Agueda jaia, euskaras Santa Agata, otsailaren 5ean edo bezperan Euskal Herrian ospatzen den tradiziozko jaia da.http://eu.wikipedia.org/wiki/Katolizismoa Katolizismoak indarra duen edo izan duen tokitan ospatzen den jaia da. Tradizioak dionez, koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea joatea ohitura da, haurreratik helduetaraino. Euskal Herriko herri askotan bezala Irundar gehianak, makilekin ateratzen dira kalera, erritmoa markatzeko lurrean joaz. Urtero, enparantzetan elkartu egiten dira kuadrila ezberdinak Santa Aguedako abesti famatua abesteko. Horien artean, Irunen dauden koro elkarte batzuk bere ahots zainduak erakusten dituzte egun horretan. Eskoletan ere, jarduera ezberdinak antolatzen dira historiako atal preziatu hori gogorarazteko.




Hona hemen, Irungo Ensanche enparantza Santa Agata egunean.



Euskal pilota



Irun betidanik pelotarekiko zaletasun handia izan du, baina urteak pasa ahala zaletasun ori galtzen joan da eta hirian ez dauka leheno izan zuen garrantzi berdina. Hasieran Irunen laxoa jokora asko jokatzen zen Bidasoa aldean, afizio edo zaletasun handia baizegoen eta zaletasun hau ikusi daiteke 1843 urtean Irungo urdanibia plazan jokatu zen partida batean. Denen esanetan edo idazkiek frofatzen duten bezala, partidu hura pilotaren historian inoiz jokatu den partidurik famatuena da, 12.000 pertsona elkartu ziren urdanibia plazan 1843 urteko abuztuaren 9an. Partidu hau gipuzkoarren eta euskal-frantsesen artean jokatu zen, non euskal-frantsesak garaileak atera ziren. Partidan edozein motako apustuak ikusi ziran, esaterako, idiak, ardiak, baserriak, negozioak… jokatuz.



Geroago, laxoa jokoa iparralde eta baztan aldean garrantzi gehiago hartu zuen eta Irungo jendea esku pilotari garrantzi gehiago eman zion, 1909an Irunen euskal jai frontoia irekia eraiki zen eta egunero jendez gainezka zegoen pilotan jokatzeko. beranduago 1935ean Urazun pilotalekua eraiki zen eta hemendik pelotari batzuk atera ziren eta maila altuko hainbat partidu ikusi zitezkeen. Euskal jai frontoia jende guztia jokatzeko erabiltzen zen eta uranzuko pilotalekua aldiz jende onak entrenatzeko, pilota partidu onak antolatzeko… geroago eskubaloiko Bidasoa taldeak instalazio honetan jokatzen hasi zen, eta oso leku miresgarri eta kuttuna bihurtu zen Irungo hiritarrentzat.

Nahiz eta Irunen, laxoa nahiko famatua izatera iritxi zen eta esku pilota ere bai, Irungo hiria euskal pilotan nabarmentzen da trinketeko jokamoldeegatik, Irunek fama asko dauka trinketeko munduan, estatu mailan trinquete instalazio gehienak izan dituena da eta bertako instalazioetatik jende oso onak atera dira, olimpikoak, munduko txalpeketara joandakoak, europako txapelketak, estatu mailako txapeldunak… hasieran larruzko paletak zale asko erakartzen zituen eta larruzko paletara asko jokatzen zen trinketean, eskuz ere jokatzen zen baina oso gutxi, eta Irungo jendeak fama asko hartu zuen trinketeko paleta goma jokamoldean, Irun estatu mailan paleta gomako jokamoldean espainiako selekzioari jende gehien aportatu diona da eta emen ikus daiteke Irunek izan duen garrantzia eta oraindik daukan garrantzia jokamolde honetan.



 Irunek historikoki elkarte famatu bat dauka pilota munduarekin lotzen dena eta hau Kurpil kirolak da 1944 urtean sortutakoa, nahiz eta hasieran eskuzko jokamoldeak bultzatu, paletako jokamoldean fama gehien izan du, orain dela gutxi, 1995ean beste elkarte bat sortu zen, ramuntxo trinkete elkartea, eta ezkeroztik bi elkarteen arteko lehia oso polita eta interesgarria da. Bi elkarte hauek oso famatuak dira trinketeko munduan, eta bertan espainia mailako jokalaririk hoberenak elkartzen dira. (mundialistak, olimpiadak jokatutakoak, espainiako txapeldunak…).

Helduen tradiziozko jokoak


Helduen tradiziozko jokoak

Gaur egun ez bezala, helduek herriko plazan joko tradizionalen txapelketak antolatzen zituzten. Izan ere, aisialdiak eta jokoak lotura handia zuten, , garrantzi handia ematen ziotelako ondo pasatzeari, baina beti ere apustuak egiteko ohitura zeukaten.



Joko hauek ez ziren soilik enparantzetan antolatzen, izan ere, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran hainbat lekutan jarduera hauek praktikatzeko ohitura zegoen: tabernetan, sagardotegietan eta eliza inguruetan hain zuzen ere. Bertan,lagunen arteko desafioak eta apostuak sortzen ziren. Irungo sagardotegian, toka desafioak emateko ohitura handia zegoen, Ibarla auzoko kaserioetan ematen zirenak ahaztu gabe. Desafio horiek, euskaldunok dugun izaerarengatik oso gogorrak izaten ziren.Gaur egun, Ola sagardotegian urtean behin adin ezberdinetarako toka txapelketa bat antolatzen da.  Dena den, jokoaren filosofia edo helburua irabaztea da, baina, betiere denbora pasa bat bezala hartuz. Joko tradizional soziomotor  hauek, kulturari aberastasun handia ematen diote. Horrez gain, esan beharra dago, irabazle ezkutua zuten jokoak ere eman ohi ziren Irunen (kode estetikoak).



Plazetan, gizonezkoen artean apustu mordo bat egiten ziren harrijasoketa eta azikolaritza bezalako herri kiroletan. Nahiz eta Gipuzkoako beste herriekin alderatuz, Irunen hauek ez ziren maizegi ematen, ematen zirenenan, ikuspegi izugarria izaten zen, bertan pilatzen zen jende kopuruagatik. 
Aipatutako jarduera guzti horiei, pentanka eta boloak bezalako jarduerak atxikitu behar dizkiegu. Petanka, Iruneko zenbat parkeetan zeuden zelai espezifikoetan ematen zen, baita hondartzetan ere. Boloak berriz, prozesu modernoagoa konsidera genezake, nahiz eta Irunek Gipuzkoako bolerarik zaharrenetarikoa du. 



martes, 7 de mayo de 2013

Bidasoa Atletico Taldea (BAT)


Atletismoaren jatorria bidasoaldean



Irunek izan zuen gorakada izugarria 30- hamarkadan kirol atletikoaz hitz egiten ari garenean. Garai hortan ongi deitutako “Stadium Gal” batean praktikatzen zen, non 400 metroko cenizazko pista ofizial bat eraiki zen. Dena den, gorakada hau bat-batean itzali zen, izan ere, Real Unioneko presidente ohi baten idei baten ondorioz, cenizazko pista aldatu egin zuten eta zementuzko bat ipini zuten, belodromo bat izango zena.

50. hamarkada inguruan, hainbat talde, Atletico Irun kluba kasu, saiatu egin ziren atletismoaren egoera aldatzen baina inork ez zuen arrakastarik izan, izan ere, pista egoki baten faltan ezin delako kirol hau ondo praktikatu.

1969.urtean, argia berpiztu zen eta Club Atletico Telesport taldea sortzen da. Talde honen helburua honakoa izango da: atletismoa ondo ezagutaraztea eta jendea animatzea kirol polit hau praktikatzera.

Klubak maila oso garrantzitsu bat zuen Gipuzkoan nahiz eta ez eduki inongo instalazio egokirik. Hauek izan ziren modalitateak non irundar taldea nagusitu egin zen besteen gainetik: fondo-erdia, fondoa eta kross-a, hauetan garaipen garrantzitsuak lortu ziren.



Dena den, honek ere ez zuen amaiera zoriontsua izan, klubaren barruan iritzi ezberdinak sortu ziren eta azkenik zatitzen bukatu zuten. Kluba utzi zutenak talde berri bat sortu zuten, bere izena, Union Deportiva Uranzu izan zen eta gutxi gorabehera 1980 urtean sortu zen.

1984. urtean , berriro, zatitzea gertatzen da klub honetan eta beste klub ezberdin bat sortzen da: Uranzu Atletico izenekoa eta hauek Union Deportiva Uranzu klubaren ordez lehiatuko dute.

Azkenik, zorionez, 1987. urtean indarrak batzearen beharra antzematen da eta Bidasoaldean dauden bi klubak batuko dira eta izen berri baten pean lehiatuko dute, gaur egun Irunen dugun klub bakarraren izena: Bidasoa Atletico Taldea (BAT).

jueves, 2 de mayo de 2013

Beste jarduerak



-San Juan egunean

30m-ko zuhaitz baten eskalaketa: Urtero, udaletxeko plazan 30 m-ko altuera duen zuhaitz bat kokatzen da, honen puntan dirua duten bi poltsa kokatuz. Honen eskalaketa zailzeko, olioz estaltzen da enbor gehiena, modu honetan eskalatzeraen saiakera guztiak ezertarako balioz. Azken finean, diru poltsak lortzeak ez dio soilik irabazleari sari ekonomikoa ematen, baizik eta, Irundar guztion errekonoziomendua, bere ausardiarengatik. Lehen, gizonezkoek egin beharreko jardueratzat hartuta zegoen, nahiz eta gaur egun, emakume askok dirua lortzearen gertu geratu diren.

Egindako suteen jauziak: Urtean behin, hau da, San Juan egunean, Irun guztian zehar sute kontrolatuak egiten dira, bai lagunekin, bai familiekin… Baina nagusitasuna hartzen duten plazak, San Juan enparantza eta Urdanibiakoak dira. Lehengoan, Irungo alkateak antortxa baten bitartez Irundarron guztion aurrean sutea pizteko pribilegioa dauka. Sua hil zorian dagoela, heziak kentzen dituzte umetxoek bere ausardia demostratu dezaten. Urdanibia enparantzan berriz, helduagoak diren pertsonak aritzen dira saltoka, bere purifikazioa bilatzeko asmoz. Tradizio hau, oso antzinatik dator eta eguzkiari indar gehiago emateko asmoz egina dago beste alde batetik.



-Udan: Behobia auzoan (Bidasoa ibaia)

                Ahateen harrapaketa:  Bidasoa ibaian, Behobiako lagunen elkarteak txalupa baten gainean, hainbat ahate jaurtitzen dituzte ibaiara, bertan, adin guztietako eta bi sexuetako parte hartzaile askok hauen harrapaketan aritzen dira. Behin, ahate bat modu legal batean harrapatzekotan, sari bezala etxera eramateko eskubide osoa duzu, gehienetan elikagai bezala erabiliz.




                “Cucaña”: Bidasoa ibaiaren gainean, xaboiez betetako 5-6 metroko enbor bat jartzen da, eta urarekin nahastu egiten da horaindik irrristagarriagoa suertatzeko. Parte hartzaileak, zutik, enborraren amaieran dagoen ikurrintxo bat hartu behar dute eta lortzekotan sari sinboliko bat lortzen dute, garrantzitsuena horrek duen zailtasunagatik lortzeak ematen duen ospea izanik. Izan ere, bertan ematen diren saiakera gehienak ez dute lortzen beren helburuak. Eta ibaiara erori ez gero berriz saiatzeko aukera daukazu. Orain aipatutako modalitatea, helduentzat zen gehienbat, baina arrastaka joatea baimentzen zuen beste jokamolde ematen zen, non umeak parte hartzeko eskubidea zuten, modu honetan arriskuak murristuz.



-Ekainaren 29an

                Emakume antortxadunak:

                1522ko urtean, Irun Juan Pérez de Azcue (Hondarribitarra) eta Miguel de Ambulodi (Oiartzundarra, baina Irungo bizilaguna) kapitainen agintearen azpian zegoen, irunen 400 soldadu inguruko ejerzitua kontrolatzen zuten, eta gazteluak atakatua izateko arriskua ikusi zutenean, Dopmsotiarako bidea hartzen dute Beltran de la Cueva Kapitain Jeneralari abisatzeko. Honek, Domostiarako ddefentsan aritzeko 2000 soldadu inguru zituen bere kargu. Hasiera batean ez die laguntza eskaintzen Bidasoaldeko bi agintarei, baina tropa Franko-Nafarroen kontra gizon kopuru horiekin ez dutela ezer lortuko ikusterakoan, Irunerantz abiatzen da infantería gehiengoarekin eta zalditeriako 150 unitateekin. Azken btean, Azcue eta Ambulodi kapitainmek etsaiari aurre egiteko 1500 unitateko ejerzitoa batzea lortzen dute.

Gauaz iritsi ziren Saroya de Aguinagako haranerainoko isilunean, baserriko jaun jakintsu batek aholkatzen du kaskoak isil zezatela eta zaldien mihiak lot zitzaten hauek ezin zezatela irrintzi egin eta ez zezaten armada inbaditzailea konturatzea ahalbidetzea. Aldi berean, Pedro de Hirizar errenteriako elizgizona 400 zurezko aizkorak zituen. 400 emakume eta haur bildu zituen eta gauean, piztutako 400 zur-aizkorez Bide Errealetik aurrera egin zuten, Iruneranzko noranzkoan, Errenteritik-Oiartzuntik zetozela. Honek, franko-nafarrak erasoa Irunen alde horrengatik etorriko zela pentsatzea eragin zuen. Baina bitartean soldadu lokalekin, Azcue eta Ambulodi kapitainek, frantziarrei erasotzen diete mendiko beste aurpegiatik, haiek ustekabeko aurkituz. Plan honekin armada inbaditzaileak ihesa hasi zuen inolako enfrentamendurik gabe.


1937a, antortxeren Prozesioa hau ospatzen den lehen urtea da, irailaren 4ean hain zuzen ere. Fede hunkigarriko manifestazioa izan zen. Parrokiako tenplutik gaueko 9 etan irten zen prozesio hura, Junkal elizaren inguruetan emanez. Milaka fidel kandelekin piztuta lagundu zuten urte horietan hondamenetako kaleetatik joanez; Fermín Calbeton, Pº de Colón, Espainia, San Juan Plaza eta Elizako kalea. Ekitaldi benetan ikaragarria izan zela esaten da.


1998tik aurrera, Irundarra den Pagoki Gazte Elkarteak berreskuratu zuen gertaera historiko hau, garai horretako emakume-ume Irundarrek izan zuten rola gogorarazteko nahiarekin, hauen eginkizun garrantzitsua gabe seguraski tropa franko-nafarren aurkako emaitza ezberdina izango zelako. Gaur egun, ekitaldi hau borondatezkoa da, beraz parte hartzea guztiz librea da.





Urtero, ekainaren 29ko gau horretan, garai hartara gogoratzen dituzten jantziez eta bere zuzietako argi bakarraz apaindutako doazte Bide Errealeko kaleetatik.

Gaur egun egiten den bideari dagokionez, irteera Artaleku kaletik ematen da 22.00 orduetan, Iturrino anai-arrebaren altuera berean. Ondoren, klae nagusitik jaisten dira, Plaza San Juan bidean (Udaletxea), hortik San Martzial kalera bideratzen dira, Sargia, Larretxipi, Urdanibia, Santa Elena eta Ermitako kaleak igaroz. Kale hauen puntu batzuetan, antortxeren isiltasuna txalapartaren soinuarekin inbaditzen duten talde prestatuak daude, prozesioari indar gehiagio emateko asmoz.

Urtero, gertakizun historiko honetan eman ziren 400 pertsonak soberan gainditu egiten dira, izan ere, emakumeak eta umeak festaren parte sentitzeko gertakizun ezinhobea da.

Santiago bidea

Santiagoko bidea





Irunetik ateratzen Santiago bidearen ibilbidea Iparraldeko ibilbideetatik ezagunenetarikoen artean dago, honi, Kostaldeko Santiago bidea deritzaio. Arrakasta handia izan ohi du, inguru hauetan ematen den gastronomia aberatsaren ondorioz.




 Datuak:

  •  Jatorria: Irun (Gipuzkoa)
  •  Amaiera: Arzua
  •  Santiagokoraino bidea: 839 km
  • Bideko tokiak:
  •  Mondoñedo (Lugo),
  •  Luarca, Oviedo, Gijon, Ribadesella eta Llanes (Asturias)
  •  Santillana del Mar , Santander eta Laredo (Kantabria)
  •  Portugalete  Sestao, Barakaldo, Bilbo eta Gernika (Bizkaia)
  •  Zarautz eta Donostia (Gipuzkoa).



Dantza taldeak


Dantza taldeak





Irunen, ezagunenak diren bi dantza taldeak Kemen eta Eraiki dira:
Kemen Dantza Taldea 1973 urtean sortzen da, Irun-Hondarribiako Txingudi Ikastolako gurasoen ekimenez. Urte batzuk beranduago, taldea bitan erdibitzen da. Batetik Ikastolako taldea, Adaxka Dantza Taldea (dantzarien harrobia) eta Kemen, helduen taldea (boteretsuena).




Bi talde hauek, formalki bananduta egon arren, dantza proiektu amankomuna garatzen dute. Ikastolako Adaxka taldea, 200 neska-mutikoz osatuta, proiektuaren etorkizuna da.

Nahiz eta Lapurdiko inauterietan parte hartu, Kemenek Gipuzkoako dantza gehienak, bere errepertorioan dauzka:

-Brokel dantzak
-Ezpata dantzak
-Doinu zaharrak
-Txantxoak
-Zumarragako ezpata dantza
-Oñatiko korpuseko dantza
-Adunako Azeria
-Legazpiko ezpata dantza
-Sorgin dantza
-Lizartzako dantzak
-Soka dantzak
-Berastegiko dantzak




Eraiki Dantza taldea 1978.an sortu zuten Behobia auzoko gazte batzuek. Handik aurrera, taldeak lan handia eraman du Euskal Herriko folklorea bizirik mantentzeko. Izan ere, Euskal Herriko dantza talde garrantzitsuen artean koka dezakegu.

Gaur egun, taldean 120 kide daude 5 urtetik gorakoak. Zazpi Probintzietako dantzak ematen dituzte (Zuberokoak, Lapurdikoak, Nafarrokoak, Behe Nafarrokoak, Gipuzkoakoak, Arabatarrak eta Bizkaikoak) , arbasoek utzitako oroitzapena mantentzen saiatuz, dantza, musika eta jantzien aldetik.

1996an, Eraiki dantza taldeko partaideek Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia antolatzearen beharra ikusi zuten. Dantzariak saritzea eta ikasturtean zehar egindako lana zabaltzearen helburuarekin, taldeko dantzari gazteak munduko kultura ezberdinak ezagutzeko eta errespetatzeko aukera ukan dezaten.

Uztailaren 20etik 25era burutu egiten da Eraiki Dantza Taldeak antolatzen duen aipatutako gazteen folklore jaialdia. Irun, Zarautz, Lesaka, Etxalar, Zumaia, Berako… gazteak parte hartzen dute normalean. Horrez gain, Serbia, Sri Lanka, Mazedonia, Portugal Georgia, Errusia, eta Espainiako hainbat taldek parte hartzen dute normalean, baina urteen arabera oso aldakorrak dira parte hartzen duten taldeen herrialdea.
Hona hemen Bidasoaldeko X. Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdian parte hartu zuten dantza taldeen zerrenda:

-          Abrasevic (Serbia)
-          Sama Ballet (Sri Lanka)
-          Mindia (Georgia)
-          Chkolneye Gody (Errusia)
-          Es Broll (Ibiza)
-          Eraiki (Irun)


Artzainak eta inudeak Euskal Herriko zenbait herritan (batez ere Donostian), inauterien zikloko jaietako bateko pertsonaiak dira. Inude eta artzainen eguna, Irunen, Kaldereroen jaiaren hurrengo igandean ospatzen da, hau da, Otsailan: konpartsa batek kaleetan zehar desfilea egitean datza jaia. Garai batean menditik jaisten ziren artzainek eta hiriko inudeek elkarren artean neskatan edo mutiletan nola egiten zuten irudikatzen zuen ospakizun horrek. Azken finean, XIX. urteko Donostiar gizartearen parodia bat besterik ez da.